Albisteak

Mitzuli: Androiderako itzultzaile librea
2015/05/07Kanpotar bat hurbildu da zugana. Edo zu, kanpotar, bertakoren batengana hurbildu zara. Solasean hasi zarete, baina haren hitzek ahuntz-erdara dirudite zure belarrira, eta ez dirudi hark ere piperrik ulertzen dizunik. Keinuka has zintezke, baina poltsikotik tramankulu bat atera, hari hitz egin, eta asmakizun xelebreak zuk esanikoa errepikatzen du zure solaskidearen hizkuntzan.

Korrika 19, app eta guzti Urepeletik Bilbora
2015/03/18Akting enpresak garatu du Korrika 19 app-a, iOS eta Androiderako prest dagoena. Aplikazioaren bidez, euskAHALdunek hainbat informazio izango dute eskura, martxoaren 19tik 29ra garatuko den Korrikaren inguruan.

Liburua eta aplikazioa batzen ditu Galtzagorri elkartearen Maria Goikoa Batbirulau proiektuak
2015/02/27Papera eta teknologia berriak uztartzea, tradizioa eta modernitatea batzea, literaturaz eta aisialdiaz euskaraz eta euskarri teknologiko desberdinen bidez gozatzeko aukera berri bat eskaintzea da Maria Goikoak batbirulau! app honen helburua.

Mugikaria, albisteen jarraipenerako app euskalduna
2015/02/24Eguneko albiste interesgarrienen selekzio bat eskaintzen du Mugikariak, bi ediziotan: 9:00etan eta 18:00etan. Android eta iOS sistema eragileentzat prestatu du aplikazio hau CodeSyntax enpresak, HTML5ean.

Android nagusitasun absolutua mugikorren merkatuan
2015/01/18Telefono adimentsuen esparruan, orain eta hemen, Android gailuen nagusitasuna oso handia da iOS gailuen ondoan. Litekeena da Euskal Herrian 9/1 proportzioan izatea Android nagusitasuna, iOSen ondoan, eta gainerako sistemak marginalitate osoan egonik.

Android euskaratu zen, baina praktikan ez dugu erabilgarri
2015/01/172014ko urrian iragarri zuen Googlek Android sistema eragile mugikorraren 5.0 edo Lollipop bertsioa jada euskaraz zegoela. Baina praktikan, hilabeteak igaro dira eta ez dugu inon ikusten instalatzeko aukerarik.

App.eus jaio da
2015/01/16Euskarazko aplikazioen bilduma izango da webgune berri hau, App.eus. Jarraitu gure e-posta buletinaren bidez edo Twitterreko kontua (@app_eus) eta sortzen diren aplikazio euskaldunen berri jakingo duzu.
Dokumentuaren akzioak