Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Euskarazko aplikazio mugikorren biltegia

Android euskaratu zen, baina praktikan ez dugu erabilgarri

2015/01/17
2014ko urrian iragarri zuen Googlek Android sistema eragile mugikorraren 5.0 edo Lollipop bertsioa jada euskaraz zegoela. Baina praktikan, hilabeteak igaro dira eta ez dugu inon ikusten instalatzeko aukerarik.

Hala ere, Googlek bere kodea erakusten duen gunera sartu eta iturburu-kodea aztertuz gero, itzulpenak bertan daudela ikusten da, nahiz eta eguneraketetan ezin erabili, oraingoz. Etorri badatorm pentsatu beharko dugu eta, hortaz, pazientzia beharko!