Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Euskarazko aplikazio mugikorren biltegia

Korrika 19, app eta guzti Urepeletik Bilbora

2015/03/18
Akting enpresak garatu du Korrika 19 app-a, iOS eta Androiderako prest dagoena. Aplikazioaren bidez, euskAHALdunek hainbat informazio izango dute eskura, martxoaren 19tik 29ra garatuko den Korrikaren inguruan.

Otsailean aurkeztu zuen Korrikak 19. edizioaren aplikazio mugikorra. Akting enpresak garatu du Korrika 19 app-a, iOS eta Androiderako prest dagoena. Aplikazioaren bidez, euskAHALdunek honako informazioa eskuratu ahal izanen dute: Korrika Kulturalaren agenda; lasterketaren ibilbidea eta martxoaren 19tik 29ra unean unean lekuko eramailea zein den eta non dagoen; hasiera eta bukaera egunetarako ze lo-leku, jatetxe eta leku interesgarri dauden Urepele eta Bilbo inguruan…