Mugikaria, albisteen jarraipenerako app euskalduna
Sinple eta zuzena da Mugikaria: goizeko 9etan eta arratsaldeko 18.00etan osatuko ditu bere edizioak, eta abisua bidaliko dizu mugikorrera ordu horietan aplikazio instalatua baduzu. Sarreran albiste nabarmendu bat dago, eta gainerakoak, hiru eta dozena bat albiste artean izan daitezke hautatuak. Nola albisteak iturri desberdinetatik ateratzen diren, soilik testu labur bat eskaintzen da bakoitzarekin: osorik irakurtzekotan, esteka ireki eta jatorrizko webgunera joango zara.
Mugikaria egiteko beste albiste aplikazio batzuetan inspiratu da CodeSyntax enpresa. Bereziki, Yahoo News Digest, baina baita ere Circa eta The Economist Espresso.
Azalpen gehiago Sustatun idatziriko artikuluan.