EITB
Aplikazio eleaniztuna (gaztelania, euskara, frantsesa eta ingelesa) eta multimedia da, EITB Taldearen bidez Euskadiko eta munduko albisteen, kulturaren eta kirolen berri jasotzeko.Aplikazioak eitb.com-eko zuzeneko emanaldiak eskaintzen ditu; 24 orduko kanaleko emanaldiak zein kirol, kultur, gizarte eta aisialdi alorretan Euskadin izaten diren ekitaldi nagusien emanaldi bereziak. EITB Taldeko bost irratiak ere zuzenean entzun daitezke bertan: Radio Euskadi, Euskadi Irratia (euskaraz), Radio Vitoria, EiTB Irratia eta Gaztea, hain zuzen. Zuzenekoez gain, gure irratsaio eta telebista-saio onenen bideoak eta audioak ere aurki ditzakezu bertan, eta Facebook eta Twitter sare sozialen bidez partekatu. EiTB Taldea informazioaren eta aisialdiaren liderra da Euskadin, eta hogeita hamar urteko esperientzia du. Euskal irrati eta telebista publikoa da, eta euskal berriez eta kulturaz interesa duten guztiengana iristeko apustu irmoa egin du.Zuzeneko emanaldiak eskaintzen ditu; 24 orduko kanaleko emanaldiak zein kirol, kultur, gizarte eta aisialdi alorretan Euskadin izaten diren ekitaldi nagusien emanaldi berezi
- Android
- Google Play
- Android bertsioaren prezioa
- 0
- App-aren bertsioa Androiden
- 2.0.11
- Android bertsio minimoa
- 2.1 eta ondorengoak
- IOS
- Itunes
- iOS bertsioaren prezioa
- Free
- App-aren bertsioa iOSen
- iOS bertsio minimoa
- iOS 5.0 edo gehiago. Egokitua iPhone 5erako.
- Hizkuntza
- eu
- Egilea
- Euskal Irrati Telebista
- Etiketak
- telebista irratia albisteak
