Bizkaiko Arkeologi Museoa
Aplikazio honek, Bizkaiko Arkeologi Museoa bisitatzeko langungarria izango zaizun audiogida dauka. Gainera, museoari buruzko informazio baliogarria ere badauka: kokalekua, ordutegiak, kontaktatzeko erak, tarifak... Arkeologi Museoa museo berria dugu, 2009an inauguratua, eta Bilboko Zazpi Kaleetan dago kokaturik. Bere helburuak dira lurraldeko historia ezagutaraztea, ikerketa arkeologikoak sustatzea eta material arkeologikoak biltzera, gordetzera eta zaharberritzera zuzendutako ekintzak aurrera eramatea. Museoko erakusketa iraunkorrak duela 100.000 urte baino gehiago gure lurraldean bizi izan ziren gizakien historiaren hastapenetatik garai historikoetaraino bidaiatzea ahalbidetzen digu. Hurbildu zaitez gure arbasoek utzitako ondarea ezagutzera, geure historia- eta kultura-ondarea.
- Android
- Google Play
- Android bertsioaren prezioa
- 0
- App-aren bertsioa Androiden
- 1.0
- Android bertsio minimoa
- 2.2 eta ondorengoak
- Hizkuntza
- eu
- Egilea
- Ortzadar
- Etiketak
- audiogida lokala turismoa kultura
