Bilbo Hobetuz
“Bilbo Hobetuz” herritarren partaidetzarako plataforma da. Bilboko Udalak plataforma doakoa, erraza eta intuitiboa eskaintzen du, herritarrek hainbat arlotako (ur-sarea, saneamendu-sarea, argiak, garbiketa eta hondakinen gestioa, eraztun berdea, parkeak eta lorategiak, hiri-altzariak, bideak, bizikletak eta espazio publikoa) gorabeherak, iradokizunak eta hobekuntzak eskuko telefonoa erabilita eta denbora errelean bidal ditzaten.Horrela, erabiltzaileek Bilbori buruzko informazioa eman eta hobetzen lagunduko dute smartphonea erabilita, esaterako, farolaren bat apurtuta ikusten dutenean, baldosak solte daudela ikustean, bandalismoa dagoenean...Irudiak hitzak baino garrantzitsuagoak dira sarritan eta “Bilbo Hobetuz”-ri esker herritarrentzat garrantzitsuak diren kexen eta iradokizunen argazkia bidal dezakezu.
- Android
- Google Play
- Android bertsioaren prezioa
- 0
- App-aren bertsioa Androiden
- 1.1.1
- Android bertsio minimoa
- 2.3.3 eta ondorengoak
- Hizkuntza
- eu
- Egilea
- Ayuntamiento de Bilbao - Bilboko Udala
- Etiketak
- lokala partaidetza
