Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Euskarazko aplikazio mugikorren biltegia

Energia Hiztegia EVE-EEE

Energiaren Hiztegi Entziklopedikoaren aplikazioa Elhuyarrek EVE/EEErentzat egindako lana da. Hiztegi entziklopediko horretan energiaren alorrarekin lotutako hainbat kontzeptu bildu dira. Teknikari, profesional eta adituentzako kontsulta-lan izateaz gain, publiko zabalago bati begira ere jarri nahi izan dugu, jarduera eta gizarte-esparru askotatik eskatzen delako energiaren munduari buruzko informazioa; besteak beste, hezkuntza eta komunikabideetatik.Hiztegian 1.163 kontzeptu daude, definiziodunak denak ere, 136 artikulu entziklopediko eta 306 irudi. Aplikazio honetan kontsultak egiteko hitzak euskaraz, gaztelaniaz, ingelesez, frantsesez edo latinez idatz daitezke. Kontsultaren emaitzak sartutako hitzaren euskarazko definizioa bueltatzen du, eta hitz horren ordainak euskaraz, gaztelaniaz, ingelesez edo frantsesez ematen ditu. Gainera, alorraren arabera bila daitezke terminoak, eta sarrera diren terminoetarako loturak daude definizioaren testuan.
Android
Google Play
Android bertsioaren prezioa
0
App-aren bertsioa Androiden
1.140316
Android bertsio minimoa
2.3.3 - 4.4
Hizkuntza
eu
Egilea
Elhuyar Hizkuntza eta Teknologia
Etiketak
hiztegia
Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.