Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Euskarazko aplikazio mugikorren biltegia

Gazte Lonjak

GazteLonjak Bizkaiko Foru Aldundiarekin lankidetzan Bilboko Udaleko Euskara, Gazteria eta Kirol Sailak prestatutako eta gazteei zuzendutako aplikazio dinamikoa da, lonjak gestionatzeko orduan izan ditzaketen kezkei erantzuteko. 4 atal nagusi ditu aplikazioak. Gomendioen atalean, lonjen egokitasunari, administrazioari, bizikidetzari, kontaktuari, segurtasunari eta osasunari buruzko aholkuak jaso ditzakezue, lonjan egonaldi ona egiteko beharrezkoak diren gauza guztiak jakiteko. Lonjometroa, berriz, daukazuen edo eduki nahi duzuen lonjak Bilbon erabili ahal izateko gomendioak betetzen dituen ala gerria nekatu beharko duzuen baloratzeko tresna da. “Kanpainak” atala berritu egingo da aldian behin, lonjen erabilerarekin lotutako kezken eta zalantzen arabera. Modu atseginean azalduko da nola jardun egoera zailetan eta bizikidetza sustatuko du. “Lehiaketa” izena duen laugarren atala eguneratuz joango da kanpainaren arabera eta Bilboko lonjen erabiltzaileen partaidetza proposatuko du. Modu berria eta partekatua da bizikidetza eta segurtasuna bultzatzeko erabiltzaileek sortutako irudien bidez; App deskargatu duten guztiek ikusteko modukoa. Sariak ere izango dira.
Android
Google Play
Android bertsioaren prezioa
0
App-aren bertsioa Androiden
2.0.1
Android bertsio minimoa
2.3.3 eta ondorengoak
Hizkuntza
eu
Egilea
Ayuntamiento de Bilbao - Bilboko Udala
Etiketak
lokala gazteak