Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Euskarazko aplikazio mugikorren biltegia

Kxo! Euskaraz erraz

Aplikazio honek euskararako lehen hurbiltzea izan nahi du, eta bere helburua da euskaraz ezer ez dakienari edo euskara apur bat dakienari ohiko egoeretan euskaraz komunikatzeko tresnak eskaintzea. Aplikazio honen bidez, era erraz eta atseginean ondorengo gai hauei buruzko hiztegia ikas daiteke: • Lehen urratsak: zenbakiak, egutegia, alfabetoa...• Agurrak: kaixo!; kaixo, zer moduz?• Pertsonen arteko harremanak: aurkezpenak, herrialdeak, lanbideak, familia...• Denbora eta orduak: asteko egunak, hilabeteak, urtaroak, eguraldia...• Helbideak eta tokiak: dendak, garraioa, zerbitzu publikoak, nola iritsi toki jakin batera...• Janariak eta edariak: freskagarriak, jatorduak, postreak, ordainketa nola egin...• Erosketak: arropa, oinetakoak, fruta, kopuruak... Jakintza hori eskuratzeko, haietako gai bakoitzari buruzko oinarrizko esaldi edo hitzak ikas daitezke, eta gainera, gai horiei buruzko elkarrizketa laburrak lantzen dira. Metodologia hau erabiltzen da esaldiak eta elkarrizketak irakasteko: hasiera batean, gai jakin bati buruzko oinarrizko hiztegia aurkezten da. Erabiltzaileak esaldia eta elkarrizketa horiek idatzita ikusteaz gain, entzun egin ahal izango ditu. Ondoren, hiztegi hori barneratzeko, entzumen-ariketak, mintzamen-ariketak eta irakurri eta idazteko ariketak egin ahalko ditu.
Android
Google Play
Android bertsioaren prezioa
3,00 €
App-aren bertsioa Androiden
1.2
Android bertsio minimoa
2.1 eta ondorengoak
Hizkuntza
eu
Egilea
Elhuyar Hizkuntza eta Teknologia
Etiketak
hizkuntza
Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.