Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Euskarazko aplikazio mugikorren biltegia

Mitzuli

Androiderako itzultzaile libre, erabilerraz eta ahaltsua. 50 itzulpen-norabide baino gehiago, eta horien artean euskararekin ere bai batzuk. Hizkuntza guztiek mundu honetan euren lekua merezi dutela sinesten dugu, eta baliabide gutxien dituztenetan jarri dugu arreta horregatik, izaera komertzialeko produktuek albo batean utzi ohi dituzte eta. Horrela, Mitzulik afrikaansa, aragoiera, asturiera, daniera, errumaniera, esperantoa, euskara, frantsesa, galiziera, gaztelania, hindia, indonesiera, ingelesa, italiera, katalana, kroaziera, malaysiera, nederlandera, okzitaniera, portugesa, suediera eta urduarekin egiten du lan, eta gehiago ere bidean dira! Badakigu itzulpen automatikoa oso ondo etortzen dela atzerrian zaudenean. Roaming tarifak, ez. Zorionez, hori ez da arazo bat Mitzulirentzat, Interneterako konexiorik gabe ere lan egiteko gai da eta. Beste itzultzaile batzuk ez bezala, gainera, bere offline moduak online moduaren kalitate berbera eskaintzen du, eta kamera bidezko sarrera bezalako ezaugarri aurreratuak ere eskuragarri dira bertan.
Android
Google Play
Android bertsioaren prezioa
0
App-aren bertsioa Androiden
1.0.0
Android bertsio minimoa
2.2 y versiones superiores
Hizkuntza
eu
Egilea
Mikel Artetxe
Etiketak
hizkuntza