Ordiziako Azoka
Ordiziako Azokako Salneurriak deritzan aplikazioak helburu argi bat du: Ordiziako Azoka produktuen prezioak finkatzen dituen erreferentziazko feria izatea bai Gipuzkoa mailan eta baita Euskadin ere.Horretarako, azokako produktu ezberdinak aztertu dira, eta ikusi da kontsumitzaileen interesak ondorengo taldeetan daudela: sasoiko/garaiko produktuak, nobedadeak, perretxikuak, arkumea eta gazta. Honen ondorioz, aplikazioan talde hauek bereizi dira eta atal hauetako informazioa eguneratzen denean ‘mezu’ bat jasoz informazio hau modu erraz batean eskuratzeko.aukera ematen zaio erabiltzaileari (alerta sistemaren bitartez). Aplikazio hau doakoa da, euskeraz eta gaztelaniaz landu da, eta modu paregabea da azokan asteazkenero finkatzen diren prezioen gaineko informazioa eskuratzeko (erabiltzaileek ostegunero, goizeko 9etarako, prest izango dute euren telefonoetan informazio hau).
- Android
- Google Play
- Android bertsioaren prezioa
- 0
- App-aren bertsioa Androiden
- 1.1.9
- Android bertsio minimoa
- 2.0 eta ondorengoak
- IOS
- Itunes
- iOS bertsioaren prezioa
- Free
- App-aren bertsioa iOSen
- iOS bertsio minimoa
- iOS 4.2 edo gehiago behar du
- Hizkuntza
- eu
- Egilea
- AKTING Engineering
- Etiketak
- merkataritza lokala gastronomia
