Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Euskarazko aplikazio mugikorren biltegia

Oteiza Museoa

Aplikazio honek Jorge Oteizaren eskultura-bilduman zeharreko ibilbidea egiteko aukera ematen du, lehen obra figuratiboetatik espazioaren desokupazioarekin lotutako konklusio prozesuetaraino helduz. Tresna honen bidez artistaren Laborategi Esperimentalean sakondu daiteke, diziplina anitzeko sortzaile honen biografia ongi ezagutzearekin batera. Aplikazioak Oteizaren artxiboko irudi, bideo eta audio originalak ditu, eta ikustaldi pertsonalizatu bat antolatzea ahalbidetzen du. Gomendioa Aplikazio honek interneteko konexiorik gabe funtzionatzen du. Gomendagarria da beraz, bisita hasi aurretik deskargatzea eta zure gailuan instalatu ondoren, aplikazioa abiarazi edukia deskargatzeko. Tamaina 144 Mb.
Android
Google Play
Android bertsioaren prezioa
0
App-aren bertsioa Androiden
Varía según el dispositivo
Android bertsio minimoa
3.0 eta ondorengoak
Hizkuntza
eu
Egilea
Alambre Estudio
Etiketak
kultura