Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Euskarazko aplikazio mugikorren biltegia

app.eus - RSS Jarioa

Sustatu App

Sustatu App

2017/03/30

Sustatu.eus webguneko albisteak jasotzeko aukera: zeuk erabakitzen duzu kadentzia, zenbat ohar. Aplikaziotik erantzun eta parte hartzeko aukera.

Mendiak

Mendiak

2016/10/19

Mendiak, Euskal Herriko mendizaleentzat aplikazioa da. 1.500 mendiren informazioa jasotzen du (kokapena, deskribapena, balorazioak, argazkiak, mapak, ...). Erabiltzaileak aukera dauka berak igo dituenak modu errazean apuntatzeko.

Goiena

Goiena

2016/10/19

Debagoieneko albisteak jorratzen dituen Goiena komunikazio taldearen aplikazioa

Baleike

Baleike

2016/10/19

Zumaiako albisteak jasotzen dituen aplikazioa

Anboto

Anboto

2016/10/19

Durangaldeko albisteak jasotzen dituen aplikazioa

Erran

Erran

2016/02/17

Nafarroako mendialdeko albisteak biltzen dituen aplikazioa.

Zurean

Zurean

2016/02/17

Zure herriko informazioa osatua eskaintzen dugu Zurean aplikazioan. Donostia, Bilbo, Iruñea, Gasteiz Irun, Errenteria edota Eibarko eguraldia, albisteak, agenda, gida, txioak eta mapa. Beste iturri batzuetatik jasotzen dugun informazioa zabaltzen dugu: AEMET, hainbat herri eta eskualde komunikabide, makina bat udal, OpenStreetMap, Twitter eta abar.

Tropela

Tropela

2015/06/29

Txirrindularitzako porrak egiteko aplikazioa. Lasterketa nagusien inguruan taldeak egiteko aukera ematen du Tropelak, eta lasterketa dirauen bitartean, emaitzak ikusi.

Pinsaic

Pinsaic

2015/06/29

Aplikazio eleanitza. Pin batzuen bidez marrazkiak egiteko abilezia testatu behar du erabiltzaileak.

Mitzuli: Androiderako itzultzaile librea

Mitzuli: Androiderako itzultzaile librea

2015/05/07

Kanpotar bat hurbildu da zugana. Edo zu, kanpotar, bertakoren batengana hurbildu zara. Solasean hasi zarete, baina haren hitzek ahuntz-erdara dirudite zure belarrira, eta ez dirudi hark ere piperrik ulertzen dizunik. Keinuka has zintezke, baina poltsikotik tramankulu bat atera, hari hitz egin, eta asmakizun xelebreak zuk esanikoa errepikatzen du zure solaskidearen hizkuntzan.

EkiMuki - Jolastu eta ikasi ibilgailuekin

EkiMuki - Jolastu eta ikasi ibilgailuekin

2015/05/07

Umeek beraien adimena landu dezaten, EkiMuki deritzon joko berri honek hiru joko eskaintzen ditu: Eraiki, Bikoteak eta Ordenatu. Eman iezaiezu ezagutza tabletarekin jolasten duten bitartean!

Ikapp Zaharrak Berri

Ikapp Zaharrak Berri

2015/05/07

IKA euskaltegiek gure esaera eta esamoldeak ezagutzeko jolas hau ekartzen dizute. Denboraren aurka erantzunez galdera sorta ahalik eta azkarren erantzun puntuazioa hobetzeko. Baina kontuz, huts eginez gero puntuak galduko dituzu eta! Aurrerago izen emateko aukera izango dugu, zure lagunekin puntuazioa partekatu eta IKA euskaltegietatik antolatuko ditugun lehiaketetan parte hartzeko aukera izango delarik.

Hitziki

Hitziki

2015/04/14

Hitziki Euskarazko hiztegia ikasteko jolasa da, 0 eta 6 urte bitarteko haurrentzat diseinatua; halere, helduek ere praktika dezakete jolastuz. Glenn Doman psikoterapeuta estatubatuarraren adimen-bitetan oinarritua. 189 hitz! Ikasi Euskara jolastuz!

Conectur

Conectur

2015/04/13

Gida honek Donostia eta Pasaiako badia ezagutzeko aukera ematen dizu.Helburua ez da ibilbide finko bat jarraitzea: hainbat ibilbide original eta berritzaileak konbinatzen dira, ikuspuntu desberdinetatik kontatuta. Narratzaileen helburua ez da beraien ezagutza erakustea izan, esperientziak partekatzea baizik.

Zubiarte

Zubiarte

2015/04/13

Bilboko Zubiarte Merkataritza Zentroko informazioa, 70 denda baino gehiago, 8 zinema areto eta abar. Handik getu: Deustuko zubia, Guggenheim museoa, Iberdrola dorrea eta Euskalduna jauregia.

Ikasesteka

Ikasesteka

2015/04/13

Umeek bere lehenengo urratsak euskaraz eman ditzaten aplikazio mugikorra. Oso joko erraza da, txikienengan pentsatuta: pantaila ukitu besterik ez dute egin behar marrazkiak hitzekin lotzeko eta horrela bere hiztegia handitu sail ezberdinetan: Ohiko objektuak, Etxeko gauzak, Gorputzeko atalak, Janaria, Eskola, Familia, Arropa, Koloreak, Zenbakiak…ErabileraJokoaren funtzionamendua oso erraza da: pantaila bakoitza bi atal ditu. Ezkerreko aldean, marrazkiak erakusten dira, eta eskuinaldean, hauek identifikatzeko hitzak. Hitz bakoitza dagokion marrazkiarekin lotzea besterik da helburua, atzamarraz lagunduta. Jokoaren helburua, hitza ahal bezain laster asmatzean oinarritzen da: zenbat eta arinago amaitu pantaila, gero eta puntu gehiago lortzen dira.Kontuz! Energia barra bat daukazu agortuz doana segundoak pasa ahala: zenbat eta segundo gehiago behar, gero eta pantaila gutxiago burutu ahal izango dituzu.Huts egiten baduzu, denbora galtzen duzu. Azkar erantzuten baduzu, denbora gehiago lortzen duzu. Erakutsi ezazu onena eta azkarrena zarela!Partida bakoitzaren ostean, zure emaitzak bidali ditzakezu zure sare sozial gustukoenetara zure lagunen artean banatzeko.

Gipuzkoako Futbol Federazioa

Gipuzkoako Futbol Federazioa

2015/03/23

Gipuzkoako Futbol Federazioaren app ofiziala. Futbol federatua eta eskolarteko futbolaren Gipuzkoako txapelketen egutegiak, ordutegiak, emaitzak eta klasifikazioak kontsultatu.Gainera, aplikazioa konfiguratu dezakezu, zure gogokoen txapelketa, talde eta jokalarien emaitzak zein berrien jakinarazpenak jasotzeko.

Letra Magikoak

Letra Magikoak

2015/03/23

Ipuin interaktibo honetan Aitorreri lagundu beharko diogu. Aitor mendian galdu egin da, baina laguntza magiko bat edukiko du: arkatz magikoa alegia. Arkatz honek idazten duena erreala bihurtzen bait da.

Korrika 19, app eta guzti Urepeletik Bilbora

Korrika 19, app eta guzti Urepeletik Bilbora

2015/03/18

Akting enpresak garatu du Korrika 19 app-a, iOS eta Androiderako prest dagoena. Aplikazioaren bidez, euskAHALdunek hainbat informazio izango dute eskura, martxoaren 19tik 29ra garatuko den Korrikaren inguruan.

Ikasega

Ikasega

2015/03/18

Presta ezazu EGA mailako froga zure smartphone-n, benetako azterketekin. Aplikazio honek EGA ziurtagirira aurkezteko prest zauden jakiten lagunduko dizu, prestatzeko errepasatu eta zure garapena ikusi. Atariko probak eta entzumenak barneratzen ditu. Euskara ikastea askoz ere errazagoa da Ikasegarekin!

Artzain Jokoa

Artzain Jokoa

2015/03/18

Aplikazio honi esker erabiltzaileek bata bestearen kontra egingo dute Artzain Jokoaren joko mahai bat erabiliz. Baina erabiltzaileek euren ikurra joko mahaian jarri ahal izateko lehenik eta behin galdera bati ondo erantzun beharko diote. Txarto erantzunez gero arerioaren ikurra agertuko da. Erabiltzaileek Gegorafia eta Historia, Matematikak eta Zientziak, Arte eta Literatura eta azkenik Kirola eta Ikuskizuneei buruzko galderak erantzun beharko dituzte.

Ikaszopa

Ikaszopa

2015/03/13

Umeak era dibertigarri eta errazean euskara ikas dezaten aplikazio mugikorra: adina eta hiztegi mailara egokitzen den hizki zopan, eguneroko hitzak bilatu behar dituzte: Ohiko objektuak, Etxeko gauzak, Gorputzeko atalak, Janaria, Familia, Arropa, Koloreak, Zenbakiak…Anima itzazu azkarrenak direla erakustera!

Ipuin Klasikoak

Ipuin Klasikoak

2015/03/13

3 txerritxoak, lau musikariak, txanogorritxu eta beldurrik gabeko June deituriko ipuin klasiko interaktiboak irakurri ahalko dituzu aplikazio honen bitartez.

Megalitoak

Megalitoak

2015/03/13

Gipuzkoako monumentu megalitikoen bilatzaile kartografikoa duzu hau, Aranzadik garatua 250 aztarnategi baino gehiagoz osatutako bere datu-baseari esker. Gainera Gipuzkoako Erdi Aroko gazteluak ere zerrendatzen ditu, eta herri-gotorleku eta beste hainbat aurkikuntza edukiko ditu laster

Bingoklik

Bingoklik

2015/03/11

Bingoaren mekanika jarraituz, aplikazio honen bitartez gaztetxoek Euskal hiztegia landuko dute.

Euskal Izenak

Euskal Izenak

2015/03/11

Zure haurrari euskal izena jarri nahi badiozu edo euskal deituraren inguruko informazioa izan, bertan aurkiko dituzu, emakume eta gizonendako pertsona izenak euskaraz, Euskaltzaindiaren irizpideen arabera.

Gure Taldea

Gure Taldea

2015/03/11

Berriak, norgehiagoka eta txapelketen egutegiak eta bat­bateko jarraipena, sarreren salmenta, multimedia edukiak, eta askoz gehiago! App honekin elkartearen eta jarraitzaileen arteko harremanen bat-batekotasuna eta informazioaren ofizialtasuna bermatuko dituzu. Baita jarraitzaileen iritzi eta ekarpenak jasotzeko bideak zabaldu ere. Eman hitza jarraitzaileei eta egin zaleak elkartearen partaide!Elkartekideen komunikaziorako mezu sistema ere izango duzu eskura.

Festak

Festak

2015/03/09

Helburu nagusia, unean uneko ekitaldien inguruko informazioa eskuragarri jartzea du, egitarauaren berri eman eta berau egun eta gaikako filtroen arabera kontsultatzeko aukera emanez. Jakinarazpen sistemari esker, egitarauak izan ditzakeen azken uneko aldaketen berri ere ematen zaie aplikazioa instalatuta dutenei.Jai partehartzaileak bultzatzea ere bada Festak App­ren nahia eta horretarako, inkestak eta iruzkinak egiteko moduluak ditu.Festak App, bakoitzaren izaera eta beharrei erantzun asmoz, nahieran etaneurrira egokitzeko prest.

Kursaal

Kursaal

2015/03/09

Donostiako Kursaal Jauregiaren informazioa. Urtero antolatu ohi dituen 300 jardueren informazio eta egutegia. Baita ere, hiriko informazio ugari.

Errezetak

Errezetak

2015/03/09

Errezetak euskal gastronomiaz euskaraz gozatu nahi duten sukaldari profesional zein amateurri zuzendua dagoen aplikazioa da. Errezetak lau kategoria ezberdinetan daude sailkaturik: Betiko errezetak, Bertoko produktuekin eginak, Edariak eta nola ez, Pintxoak; guztiak ere argazkiekin lagunduak. Gainera, errezeta bakoitzak kostu, denbora, pertsona kopuru eta zailtasun maila propioak ditu; horrela, momentu bakoitzera ongi moldatu daitekeen errezetak berehala kontsultatu eta aurkitzeko aukera eskainiz. Horretaz gain, bilaketak errazteko asmoarekin, etiketa sistema bat ere erabil daiteke.Gozatu euskal gastronomiaz Errezetakekin! On egin!